Ikerketa enplegagarritasunerako
Ekimen hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz, 2008ko urriaren 1ean hiru urterako hasi zen Enplegu eta Gizarte Inklusioko Katedran oinarritzen da.
Helburu nagusiak honakoak dira: enpleguaren inguruan, oro har, sortzen den jakintza eskuratzea, kudeatzea eta zabaltzea; eta arrisku egoeran dauden taldeen gizarteratzeari lotuta, sortzen ari diren sektoreetan laneratzea garatzea.
- Enpleguaren eta gizarte inklusioaren inguruko jakintza eskuratzea: pentsamendua, erakundeen praxia eta pertsonen esperientzia.
- Enpleguaren eta gizarte inklusioaren inguruko jakintza kudeatzea: informazio sistema eta Unibertsitateko liburutegia.
- Enpleguaren eta gizarte inklusioaren inguruko jakintza sortzea: oinarrizko ikerketako proiektuak eta ikerketa aplikatuko proiektuak eta azterketak.
- Enpleguaren eta gizarte inklusioaren inguruko jakintza zabaltzea: prestakuntza ikastaroak, foroak, komunikazioa eta sozializazioa.
Beste ekimen batzuetan jasotako prestakuntza eta zabalkundeko ekintzekin batera, Katedraren ikerketa jarduerak oinarrizko hiru ildo ditu:
- Lehenengo eta behin, proiektuen egutegia ezartzen da, eta, horien bidez, pixkanaka egungo eta etorkizuneko merkatua irudikatzen da, eta, horrela, jarduera eta ariketa profesionaletan egon daitezkeen enplegu hobiak aztertzen dira.
- Bigarrenik, proiektuen sekuentzia ezartzen da, kolektibo batzuek beren laneratzeko prozesuan aurkitzen dituzten zailtasunei, pixkanaka, aurre egiteko: baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonek, etorkinek, emakumeek, etab.
- Hirugarrenik, teknologien aukeretan sakonduko duten proiektuen zerrenda ematen da.