Enplegurako prestakuntza
Beste ekimen batek, arlo honetan, jendearen prestakuntza sustatzen du, laneratzen laguntzeko eta lan merkatuko aldakortasunaren aurrean dituzten baliabideak hobetzeko. Proposamenaren helburua da, batetik, ezagutzen gaineko etengabeko prestakuntza eskaintzea eta, bestetik, honakoei oinarrizko gaitasunen gaineko prestakuntza ematea: profesional berriei, lanean dauden profesionalei, langabezian dauden herritarrei, lan merkatuan berriro egokitzeko prozesuan dauden pertsonei edo lanerako zailtasun bereziak dituzten kolektiboei.
Ekimen honen helburuetako bat da prestakuntza jarduerak antolatzea, ezagutza berriak geureganatzeko eta oinarrizko gaitasunen eta gaitasun orokorren eta espezializatuen gainean lan egiteko. Bi kontu horiek lotuta daude gizabanakoaren enplegagarritasun baldintzen hobekuntzarekin.
Garatu beharreko lantegi, ikastaro, mintegi, topaketa eta gainerako formatuak beren etorkizuneko edo egungo lan arloa diseinatzeko ezagutza mailan zein gaitasun mailan gabeziak antzeman dituzten herritarrei zuzenduta daude. Ezagutza espezializatuko aurrerakuntza txikiak izatea eta gaitasun instrumentalak (kognitiboak, metodologikoak, hizkuntzakoak edo teknologikoak), pertsona artekoak (bai norbanakoenak, bai gizarte mailakoak) eta sistematikoak (sormena, antolaketa, lidergoa eta lorpena) ezagutzea oinarri dituzten proposamen zehatzak dira.
Enplegurako prestakuntza unitateak, ahalmenen eta enplegu emaileen (erakundeak, enpresak eta gizarte erakundeak) arabera, prestakuntza jardueren programa antolatuko du.