Enplegagarritasuna

Ekimen honek Deustuk ikasleen, lanean dauden profesionalen, langabeen eta laneratzeko aparteko zailtasunak dituzten taldeen enplegagarritasunaren alde duen konpromisoa jasotzen du.

Batxilergoko ikasleak gure ekimenaren subjektu dira. Kalitatezko graduko ikasketak eskaintzeaz gain, pertsona horiei lagundu nahi diegu bizitzako eta lanbideko ibilbiderik onena bilatzen, haien bokazioa, interesa edo desorientazioa kontuan hartuta.

Unibertsitateko ikasleak dira gure kezka nagusia, gure izateko arrazoia. Euren ametsak eta kezkak entzun behar ditugu, gure prozesuak gizakion neurrira ekarri eta emantzipaziorako eta autonomiarako bidean makulu izan.
Baina konpromiso horren barruan, ez ditugu ahaztu behar lan batetik bestera dabiltzan profesionalak, lanetik langabeziara edo alderantziz dabiltzanak.

Horrekin guztiarekin batera, ikastegiak bitartekotza egiteko aukera ematen du enplegu emaileen artean, hala erakunde nola gizarte erakundeen artean. Bitartekaritzako ekimenen artean, aipagarriak dira enplegu foroak, enplegu emaileen eta unibertsitateen arteko topaketak eta langile izan daitezkeenei urtean zehar egiten zaizkien elkarrizketak. Halakoetan, eragileek eskatzen dituzten profilen berri ematen dute eta langile izan daitezkeenek euren curriculum vitaea eta informazio osagarria aurkez dezakete.

Era berean, lantegiak ere antolatzen dira unibertsitate aurreko ikasle gazteentzat, euren prestakuntzako ibilbidea definitzen laguntzeko eta gaur eguneko eta etorkizuneko lan-merkatuak eskain ditzakeen aukeren berri izateko.