Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Talentua: enplegagarritasuna eta prestakuntza

Bizkaia Talentua: enplegagarritasuna eta prestakuntza

 

Arlo honetako ekimenak Deustuko Unibertsitateak enplegagarritasuna hobetzearekin hartuta duen konpromisoarekin lotuta daude. Honako arloak lantzen ditu: orientazioa, bitartekotza eta laneratzea; enplegurako prestakuntza, nola ezagutzetan hala gaitasunetan; eta ikerketa eta jakintza sortzea gaur eguneko lan-merkatuaren inguruan, etorkizuna gogoan harturik, enplegu-hobi berrien azterketa barne.
 
Deustuko Unibertsitateak gizarte-funtzio garrantzizkoa betetzen du milaka gazteren prestakuntzaren bidez, graduko eta graduondoko titulazioetan, etorkizuneko profesionalak prestatzeko. Baina Unibertsitateak gizarteko beste talde batzuk ere baditu gogoan, hala nola, bigarren hezkuntzako ikasle gazteak (orientazioa), profesionalak (etengabeko prestakuntza), lan-merkatuan birkokatu beharra dutenak, lanik gabe dauden herritarrak eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeak, eta haien orientazioa eta etengabeko prestakuntza sustatu nahi ditu.

Horretarako, unibertsitate aurreko ikasleei zuzendutako lantegi programa bat prestatu nahi da, unibertsitateko prestakuntza prozesuan eta lan merkatuan egoki kokatzen ikas dezaten.

Gainera, orientazio prozesuei, eragile enplegu-emaileen (enpresak, erakundeak eta gizarte-erakundeak) arteko bitartekaritzari eta laneratzeari lotuta dauden zerbitzuak ematea hobetu nahi da.

Bestalde, etengabeko prestakuntzako programa bat garatu nahi da, lana aurkitzeko, lanean irauteko edo berriro lan merkatuan sartzeko behar diren jakintzak etengabe eguneratzeko.

Horrez gain, gaitasun orokor eta espezifikoen arloko prestakuntza (skills for jobs) ere jaso nahi da ekintza-programa batean.

Azkenik, ikerketa proiektuak garatuko dira gai hauek jorratzeko: gaur eguneko lan-merkatuaren egoera, prospekzioko ikerketak, enplegu-hobi berrien azterketa eta komunikazio eta informazio teknologia berrien erabileraren hobekuntza ikasteko eta irakasteko prozesuetan.