Hemen zaude:

Creative living labs

Ikerketara eta ikasketara aplikatutako tresna teknologiko berriez baliatuz, ekimen honek gizarte joeren azterketan sakondu nahi du, baita esperientzien, produktuen eta zerbitzuen sorreran duen eraginean ere.

Ekimenaren barruan Bizkaia Living Lab sortzea proposatzen da, etorkizuneko herritarra ardatz hartuta. Bizitzako ohituren eta IKTen laborategi bat da, gizarte berrikuntzarako, hausnarketarako, eta gizarteko bizitzako ohituren etengabeko azterketarako eta zabalkunderako espazioa, IKTekin lotuta.

Beste proiektu bat izango litzateke hainbat gizarte taldetako pertsonen panelak sortzea.  Erabiltzailearen berrikuntzaren bidez, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da, pertsona horien beharrizanak artatzeko eta pertsona horien taldeei zuzendutako produktuak eta zerbitzuak batera sortzeko.

Beste ekimen bat industria sortzaileetako sektoreetan lanean diharduten profesionalen prestakuntza da, aisiako esperientzien eskaera berrietara egokitzeko, gaitasunetan oinarritutako berrikuntzaren bidez. Horretarako, funtsezkoa da hainbat arlo aztertzea: profesional horien profilen ezaugarri nagusiak, herritarren aisiako esperientzia osatzen duten elementu objektiboak eta subjektiboak, eskaera berriari erantzuteko behar diren gaitasun oinarrizkoak, orokorrak eta berariazkoak, baita profesionalentzako etengabeko prestakuntzako prozesuak diseinatzea ere.

Ekimen horren barruan beste esparru batzuk ere ikertuko dira, hala nola kirola, turismoa, kultura eta industria sortzaileen inguruan kontuan hartuko beharreko arlo guztiak.