Hemen zaude:

Creative High-Tech

Ekimen honen bidez, teknologiak aisiako esperientziak sortzeko duen ahalmena bultzatu nahi da, industria sortzaileetan (kultura, diseinu, komunikazio, kirol, jolas, turismo eta merkataritzarekin lotutakoetan) berrikuntzarako espazio berria sortuz.

Bizkaiko aisia eta turismoko produktu esperientzialak sortzeko eta testuinguruaren arabera banatzeko plataforma bat sortuko da, IKTen erabileran oinarrituta. Helmuga turistikoek turistak hartzeko gaitasuna edukitzea funtsezkoa da bidaien eta mugikortasunaren industriari lotutako jarduera ekonomikoen ahalmen biderkatzailea sustatzeko. Aisiaren eta turismoaren esparruetan, enpresa hartzaileek harrera, kultura, kirol edo jolas osagaia duten ekitaldi eta jarduera ugari biltzen dituzte, turismoko proposamen berritzaileak sortzeko. Horregatik, plataforma bat sortzea proposatzen da, helmugako eskaintza biltzeko eta hartzaileen, sektore pribatuaren eta bisitarien arteko komunikabide izateko.

Bizkaiko Kontsumo Esperientzia Hobetzeko Iritzia (BIZKEI) plataforma jarriko da martxan. Plataforma horrek Bizkaia interkonektatua bultzatuko du eta, hartara, zerbitzuen etengabeko hobekuntza sortu da, kontsumitzaileen iritziei esker. Horri esker, zerbitzuen kalitatea hobetuko da, merkatarien arteko lehiakortasuna indartuko da, denden irudia hobetuko da, kontsumo esperientzia optimizatuko da eta produktu eta zerbitzu berriak sustatu eta sortuko dira, erabiltzaileen iritzien inguruko informazioan oinarritutako IKT enpresa berriak sor daitezen.