Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Sortzailea: industria sortzaileak

Bizkaia Sortzailea: industria sortzaileak

 

Arlo honetako ekimenak industria sortzaileetan (aisia, kultura, diseinua, komunikazioa, kirola, jolasa, turismoa eta merkataritza) berrikuntzak sartzeari lotuta daude, kontuan hartuz, bereziki, industria sortzaile horien garapenean nola erabiltzen den teknologia intentsiboa (high tech).Bestalde, arlo honetako ekimenek gizarteko joerak aztertzen dituzte, eta nolako eragina duten esperientzien, produktuen eta zerbitzuen sorkuntzan (living labs).

Lehenengo ikuspegiak, high-tech delakoak, berrikuntzarako espazio bat sortu nahi du industria sortzaileen inguruan, teknologiaren ahalmenak (produktuen eta zerbitzuen diseinuari lotuta) kontuan harturik, baita aisia, kirol, jolas, turismo, kultura, komunikazio, diseinu edo merkataritza esperientziak ere. Ekimen horren barruan honako jarduerak burutuko dira: produktu ibiltariak sortzeko eta zabaltzeko plataformak, interesguneak, zirkuituak eta garrantzizko bestelako eskaintza eskura egon dadin tokian tokiko biztanleentzat zein bisitarientzat, bakoitzaren testuinguruaren arabera; Bizkaiko jardueren inguruko gomendio pertsonalizatuak eta iritziak emateko plataforma bat, inguru fisikoa eta erabiltzailearen desioak kontuan harturik.

Bigarren ikuspegiak bultzatu nahi du gizarteko joeren azterketa eta joera horiek esperientziak, produktuak eta zerbitzuak sortzeko duten eragina (living labs), ikerketarako eta azterketarako dauden tresna teknologikoen aukerak baliaturik. Hauek dira ekimen horren bidez sustatu nahi diren ekintzak, beste batzuen artean: Bizkaia Living Lab sortzea, kontsumitzeko eta produzitzeko irizpidea izango duen herritartasuna sustatzeko (prosumers); hainbat gizarte taldetako pertsonen panelak sortzea, euren beharrizanak eta interesak asetzeko produktuak eta zerbitzuak elkarrekin sortzeko; industria sortzaileetako profesionalak berrikuntza arloko gaitasunetan prestatzea, eskaintzen den zerbitzuaren eta sortzen ari den esperientzien eskaeraren artean ahalik eta doikuntzarik handiena lortzeko; eta sektore jakin batzuek aztertzea.