Bikainak

Ondoren zehazten den ekimenaren helburua da Bizkaiko pertsonaia garrantzitsuen memoria, bai banaka edo bai taldeka, berreskuratzeko ikerketa sail bat garatzea.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, Deustuko Unibertsitateak sakondu egin nahi du gure iragana ulertzeko ezinbestekoak diren pertsonen eta taldeen profilean, ibilbide pertsonalean eta sorkuntzan; baita gaur egunekoetan ere, neurri handiagoan edo txikiagoan.