Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Izan: memoria eta historia

Bizkaia Izan: memoria eta historia

Ildo honetako ekimenak lotuta daude Bizkaiko kultur ondarea, materiala zein ez-materiala, hobeto ezagutzearekin, kontserbatzearekin, babestearekin eta zabaltzearekin, teknologiaren ahalmenen aplikazioa azpimarratuz. Helburua hauxe da: ondarea ezagutzea eta haren zabalkundea egitea pixkanaka, bai bere osoan, bai alderdi jakinetan (dokumentazio juridikoa, toponimia, etab.).

Era berean, lan-ildo bat zabaltzen da gure historiako pertsona garrantzitsu eta anonimoen inguruan. Helburua da Bizkaiko pertsonaia garrantzitsuen memoria, bai banaka edo bai taldeka, berreskuratzeko ikerketa sail bat garatzea.

Eta, azkenik, memoria biziaren inguruko hirugarren esparru bat izango da giza altxor bizien testigantza (UNESCOk dioen bezala). Ekimen horren bidez, eguneroko bizipen, ibilbide pertsonal edo gertakari nabarmenekiko loturagatik, kultur ondare ez-material ordezkaezina ekartzen duten pertsonen memoria babestu daiteke, azken ehun urteotan Bizkaian gertatu diren aldaketa sakonen interpretazioan.