Hemen zaude:

Gizartea, lurraldea eta ingurumena

Lurralde baten iraunkortasuna bertako herritarren, erakundeen eta enpresen jokabidearekin lotuta dago eta lurralde horretako udalerrietan gauzatzen da.
Hori horrela izanik, ekimen honen barruan, Deustuko Unibertsitateak tresna bat garatzea proposatzen du, bi alderdi jasotzeko: alderdi soziologikoan, bizkaitarren balioak, pertzepzioak eta jokabideak; eta, bestetik, euren jokabide errealaren ezaugarrien datu fidagarriak.

Hortaz, behatokiak errolda motako informazioa jasoko du, alegia, udalerrien iraunkortasuna zehazteko aldagaiak, eta, gainera, herritarren lagin adierazgarriari inkesta egingo dio, partekatzen dituzten baliorik nabarmenenak eta pertzepzioak jasotzeko. Horrela, hainbat informazio maila izango da eskura, gaiaren eta lurraldearen arabera antolatuta.

Jasotako informazioa landuz, eskualdeen eta udalerrien egoeraren ikuspegi konparatiboa jaso ahal izango da lurralde historiko osoan eta eboluzioa aztertu ahal izango da.

Behatokiaren helburua izango da udalerrien iraunkortasunaren ikuspegi osoa eskaintzea, datu objektibo eta subjektiboetan oinarrituta. Horrekin batera, beharrizan eta eskaera berriak aurretiaz antzemateko tresna bat izango litzateke, herritarren ezaguera, pertzepzio, iritzi, balorazio eta gogobetetasuna oinarri harturik.

Horrek arintasuna eta eraginkortasuna ekarriko luke herri eta lurralde historiko mailan erabakiak hartzeko orduan. Ekimena Udal Agenda 21en esperientziatik elikatuko litzateke, eta hortik feedbacka emango lioke lurraldearen egoeraren ikuspegi orokorrarekin, objektiboarekin eta subjektiboarekin.  

Gizartea, lurraldea eta ingurumena-ren akzioak