Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Iraunkorra: garapen iraunkorra

Bizkaia Iraunkorra: garapen iraunkorra

 

Arlo honetako ekimenak lotuta daude Deustuko Unibertsitateak iraunkortasuna sustatzeko duen ekimenarekin, bere jarduera ekonomikoaren eta sozialaren funtsezko atal gisa.  Horregatik, Deustuko Unibertsitateak prestakuntzaren eta ikerketaren bihotzean kokatu ditu gizarte iraunkortasunarekin, baliabide materialekin eta iraunkortasun energetikoarekin lotutako balioak.

Lehenetsitako arlo honen bitartez, Deustuko Unibertsitateak Bizkaia iraunkorragoari egin nahi dio ekarpena, behaketaren bidez eta Bizkaiko lurraldearen errealitatea aztertuz: garraioa, energia kontsumoa, ingurumenaren zaintza, bertako eskualdeen eta herrien eboluzioa, eta herritarren pertzepzioa eta balioak.

Errealitatea ezagutzea, adierazleen eboluzioa, eskualdeen arteko konparazioa eta energia eta ingurumen politiken eraginaren azterketa oinarrizko erreferenteak dira erabakiak hartzeko orduan.

Intereseko arloak izango dira lurraldearen iraunkortasunean eragin zuzena dutenak eta Unibertsitateko ikertaldeen esparrukoak direnak, proposamen zehatzak egiteko ekonomia, kudeaketa edo teknologia arloetan.

Arlo honetan, prestakuntzako eta sentsibilizazioko ekintzetan parte hartzeko asmoa dugu. Izan ere, sentsibilizazioa ardatz estrategiko bihurtu Deusto Business Schooleko prestakuntza programetan, eta horri lotutako balioek paper berezia izango dute Deustuko Ikaskuntza Ereduan.