Euskara + tech

Euskara eta teknologia harremanetan daude ekimen honetan, lankidetzarako esparru berriak urratzen. Esparru horiek zabalduz joango dira, eskaera eta diziplina berriak elkarlanera bildu ahala.

Ekimen honetan, softwarea garatuz eta ad hoc programazioa eginez, zenbait proiektu bultzatuko dira euskararen presentzia normalizatua sustatzeko, bai ikerketan eta jakintzaren sorkuntzan, bai irakaskuntza, ikaskuntza eta prestakuntza prozesuetan.