Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Euskalduna: euskara eta eleniztasuna

Bizkaia Euskalduna: euskara eta eleniztasuna

 

Arlo honetako ekimenak euskararen garapenarekin daude lotuta, bai esparru profesionaletan erabiltzearekin, bai kalean eta gizarte sareetan eta bai errealitate digitalen sorkuntzan. Aipatutako inguru guztietan, Deustu espezializatu den jakintza arlo guztiak inplikatu nahi ditugu:

 

 

Esparru profesionalean, arlo honek lehentasuna ematen dio kalitatezko hizkuntza pixkanaka zabaltzeari hainbat esparru profesionaletan, aurretiaz behar den ikerketatik abiatuta. Lehenetsitako arlo honek ingeniaritza, ekonomia, enpresa, psikologia, hezkuntza, gizarte zientzia, giza zientzia eta teologiako proiektuak jasotzen ditu.

Horrekin batera, arlo hau martxan jartzearekin, Bizkailabek iraungo duen urteetan zehar, sistematikoki eta hurbiletik egingo da euskararen eboluzioaren jarraipena, hiztunen ahotsean eta hizkuntza erabiltzen den testuinguruetan. Arlo honetako proiektuen asmoa da euskarari heltzea kalean, etxean, enpresetan, aisiako espazioetan, etab. Eta, horrekin batera, gizarte sareetan gero eta presentzia handiagoa eta interes handiagokoa eman nahi zaio.

Azkenik, euskararen aurrerapen soziala gero eta lotuago dago euskarri digital berrien presentziarekin. Euskarak eta teknologiak harremanetan dihardute hainbat egitasmoren bidez; horrek elkarlanerako esparru berriak zabalduko ditu datozen urteetan, eskaera eta diziplina berriak indartu ahala.