Eraikin nagusia
Ekimen honen bidez, Abandoibarran liburutegia eraiki ondoren antzinako liburutegian libre geratu den espazioa birmoldatu nahi da, baita baliabide berriz hornitu eraikinaren beste espazio batzuk ere:
- Ikerketaren kudeaketarekin lotutako espazioak, zehatzago esanda, Bizkailab ekimenarekin lotuak eta DARC Deusto Advanced Research Centre delakoari lotuak.
- Zuzenbide, Psikologia eta Hezkuntza eta Gizarte eta Giza Zientzien fakultateei, baita Deusto Osasuna eta Deusto Gizarte Berrikuntzari lotutako ikertzaile eta ikertaldeekin lotutako espazioak. Hitzarmen honek eskatuko du ikertaldeetara ikertzaile berriak eta prestatzen ari diren ikertzaileak biltzea. Horrek ekarriko du irakasle eta ikertzaileentzako gelak eta fakultateetako gelak berrantolatzea.
- Enplegagarritasun eta prestakuntza unitateari lotutako espazioak: Deustulan. Enpleguarekin lotutako aholkularitza, prestakuntza eta ikerketako ekimenik gehienak koordinatu eta burutuko dira bertan.
- Ekintzailetza eta berrikuntza unitateari lotutako espazioak. Berrikuntza eta Ekintzailetzako Zuzendaritzan Bizkaia Ekintzailea arlo estrategikoarekin lotutako ekimenak garatuko dira.
- Proiekzioko eta nazioartera zabaltzeko unitateei lotutako espazioak. Komunikazio Instituzionalerako eta Gizarte Transferentziarako Kabinetea, Deustu Foruma, Open Media, Deusto Alumni, Marketineko eta Komunikazioko Zuzendaritza, International Tuning Academy eta Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritza. Unitate horiek Bizkaia Zabalkundea arlo estrategikoarekin daude lotuta batez ere, bai eta Bizkailab Ekimenaren barruko ekintzak zabaltzearekin eta erakustearekin ere.
- Jarduera akademiko, zientifiko eta zabalkundekoetarako espazio komunak ere birmoldatuko dira: Paraninfoa, Entzungela, Gradu aretoa, klaustroak, campusa eta topaguneak. Eraikin nagusia bezalako etxe historiko batean beharrezkoak diren moldaketa horiek beharrizan berrietarako prestatuko dute eraikina, oinarrizko ekipamenduak eta datuen eta ikus-entzunezkoen teknologia egokitzeko, desgaitasunak dituzten pertsonentzat irisgarriago egiteko eta energiaren erabilera hobea egiteko, hartara campusa iraunkorragoa izan dadin.