Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Azpiegiturak: azpiegiturak eta ekipamenduak

Bizkaia Azpiegiturak: azpiegiturak eta ekipamenduak

Lehenetsitako arlo honetako ekimenak Deustuko Unibertsitateko azpiegiturak eta ekipamenduak egokitzera bideratuta daude, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hartutako konpromisoen arabera.

Ekimen horien barruan dago Eraikin Nagusiko eta Mendeurreneko Eraikineko espazioak berritzea eta egokitzea, beharrizan berrietarako prestatzeko, bai ikuspegi funtzionaletik eta bai funtsezko beste alderdi batzuetarako: denentzako irisgarri izateko, iraunkorrak izateko eta energia aurrezteko.

Bizkailab Ekimenean jasotako arlo eta ekimenekin lotuta daude: prestakuntza, enplegagarritasuna, ekintzailetza, ikerketa eta transferentzia, oihartzuna eta nazioartera zabaltzea.

Berrituko diren tokiak lehengo liburutegiari zegozkionak dira, eta birmoldaketa sakona behar dute, beste funtzio batzuetarako erabil daitezen. Abandoibarran liburutegia eraikitzean libre geratu ziren tokiok behar-beharrezkoak dira Unibertsitateak ikertzaile berriak jasotzeko eta ikerketa bultzatzeko, ikasleei eta ikasle ohiei zerbitzu berriak eskaintzeko, enpresentzako ekimen berriak jasotzeko, edo nazioartean oihartzuna izateko ekintza berriak antolatzeko.  

Espazio komunek ere moldaketa handiak behar dituzte. Azken horien artean hainbat tokiren irisgarritasuna bermatzeko moldaketak aipatu behar dira, gaur egun toki batzuk ez baitira irisgarriak; energiaren erabilera ere hobetu behar da, hartara dirua aurrezteko eta iraunkortasunarekin dugun konpromisoa betetzeko.

Ekimenak

Ekimenak