Lehiakortasuna

Ekimenak ekoizpen sistemaren, oro har, eta enpresa sarearen, bereziki, lehiakortasun mailarik handiena lortzea du helburu, Bizkaiaren hazkunde ekonomikotik eta esportazio jardunetik abiatuta.

Horrela, enpresen estrategien behatoki bat eratu ahal izango da, enpresen hazkundera bideratuta, eta, ondorioz, lurralde historiko osoaren hazkundera ere bai.

Bizkaiko ekonomiaren jokabidea aztertuko da horri erantsita, bai barneko merkatuan eta bai kanpokoan, nazioarteko jarduera horretan zein faktore nagusik lagundu duten identifikatuz.

Horretaz aparte, arlo horretako enpresa-estrategia nagusiak identifikatuko eta aztertuko dira; horrek lehiakortasuna eta ekonomiaren hazkundea hobetzera bideratutako jarduera publikoak zorrozteko modua emango du.