Abagunea

Honako ekimen honek hiru lan ildo ditu: Lurraldearen hiruhileroko egoera sozial eta ekonomikoaren txosten bat; Bizkaiko garapen sozial eta ekonomikoaren gakoen analisia; eta Enpresa inguruei buruzko proposamen bat 2020ra begira.

Egoera sozial eta ekonomikoaren hiruhileroko txostenak datu, adierazle eta aldagai nagusien bilduma eskainiko du, haren jokabide agregatua eta sektoreena eta eskualdeena ezaugarritzeko, aztertutako datu horiek eta gure inguruko ekonomia nagusienak alderatuz. Horrekin batera, jasotako adierazleen jokabidearen eboluzioa aztertuko da eta, ahal denean, aldagaien eboluzioaren estimazioa eskainiko da.

Garapen sozio-ekonomikoaren Gakoen Azterketa da proposatutako ikerketaren bigarren gunea. Horrela, hobeto ulertzeaz gain, gako horiek identifikatzeko modua emango duen argitalpen bat prestatuko da. Horrek erraztu egingo du lurraldeen arteko esperientzia arrakastatsuak trukatzea.

Hirugarren azterketa bat ere proposatzen da Enpresa inguruari buruzko Eszenarioa egiteko hamar urtera begira, ekonomiaren eta gaur eguneko eta sortzen ari diren enpresa sektore nagusien garapenerako funtsezkoak diren stakeholderrak identifikatuz. Horrek guztiak erraztu egingo du politiken diseinuan zeresana duten eragileek eztabaidatzea, Bizkaia oparoagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa izateko politikarik onenak zeintzuk diren erabakitzeko orduan.

Gainera, Datu Iturri elkarlotuen Plataforma bat diseinatzea ere proposatzen da, Bizkaiko Foru Aldundiko sailek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek sortutako informazioa eta datuak batera jaso eta esplotatu daitezen, batzuk besteekin osatu eta aberastu daitezen, eta ahalegin bikoiztu ez dadin, batzuetan gertatzen den bezala.