Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Bizkaia Aktiba: egoera eta lehiakortasuna

Bizkaia Aktiba: egoera eta lehiakortasuna

 

Bizkailaben lehenetsitako arlo honen helburuaren ardatza da koiuntura soziala eta ekonomikoa eta denboran zehar duen eboluzioa aztertzea eta ulertzea, eta enpresen ehuna eta ekoizpen sistema eta denboran zehar duen eboluzioa aztertzea.

 

 

Informaziorik gabe diagnostikatzea, medikuntzan gertatzen den bezala, oso arriskutsua da. Gainera, gure ingurua aberatsa da sozio-ekonomia arloko informazioa ematen, eta batzuetan hain da handia, infoxikazioan erortzen da. Hortaz, lehenetsitako arlo honen ahaleginetariko bat da lurralde historikoko beharrizanen neurrira egindako txostenak diseinatzea, garrantzizko informazioa identifikatuz, zatituz edo batuz, izaera operatiboa azpimarratuz, politikak diseinatzeko baliagarriagoa izan dadin.

Horretarako, arlo horretan ikerketa orokorrak egingo dira, aldagai sozio-ekonomiko nagusien eboluzioari buruzko informazio egokia eskaintzeko lurraldeko eragile guztiei.

Gainera, Bizkaiko gizarte eta ekonomiako gako nagusiak identifikatzeko ahalegina egingo da: puntu sendoak eta ahulak; aktiboak eta pasiboak. 2020. urtea mugatzat hartuta, eszenario-eredu bat garatuko dugu, gure inguruaren eboluzioa kontuan izanik, gakoak identifikatzeko, jarduera publikoa zertan fokalizatu zehazteko, zaharkituta geratu diren faktoreak eraldatzeko eta garapen iraunkorra izaten lagunduko dutenak sendotzeko, Bizkaiko lurralde historikoak garapen iraunkor, lehiakor eta kohesionatua izan dezan.

Azkenik, analisi eta ikerketa zehatz batzuk egitea proposatzen da, Lurraldeko zenbait sektore eta bertako enpresa-ehunak dituen arazoak hobeto ulertzeko, eta horiek egoki garatzeko politikak diseinatzeko.