Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Irlandar Ikasketen Nazioarteko III. Biltzarra -AEDEI 2014

Agenda

Etiketak:

Irlandar Ikasketen Nazioarteko III. Biltzarra -AEDEI 2014

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2014ko maiatza 29
  • Bukaera data: 2014ko maiatza 31
  • Tokia: Auditorio. Deustuko Unibertsitatea.

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, maiatzaren 29tik 31ra, Irlandar Ikasketen Nazioarteko III. Biltzarra -AEDEI 2014- egingo da; topaketan, irlandar eta euskal kulturaren eta hizkuntzaren adituak izango dira. Bilera honen gaia “Éire/Ireland and Dysfunction” izango da; horren bidez, Irlanda aztertu nahi da, hainbat diziplina ikuspuntutatik. Disfuntzioa irlandar testuinguruan nola adierazten den hausnartuko da, eta horrek eztabaidarako foro emankorra ekarriko du, elkarren artean lotuta dauden zenbait ikuspuntutatik.

Irakasle hauek izango ditugu hizlari, besteak beste: Tom Inglis, University College Dublinekoa, eta Eibhear Walshe, University College Cork-ekoa. Bestalde, Emer Martín eta Billi O’Callaghan idazle irlandarrak eta Steafán Hanvey musikari irlandarra izango ditugu. Biltzar hau erakunde hauen laguntzaz antolatuko da: Eusko Jaurlaritza, Irlandako Enbaxada Espainian eta Bizkailab, Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikaskuntzen Saila eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea. 

Argibide gehiago: http://aedei2014.deusto.es/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*