Agenda
Etiketak: Eventia
Tratu txarrak jasaten dituzten haurren nazioarteko XII. Biltzarra
Interesgarriak
- Hasiera data: 6 azaroa, 2014
- Bukaera data: 8 azaroa, 2014
- Tokia: Deustuko Unibertsitatea
Haurren aurkako tratu txarrak prebenitzeko elkarteen federazioak (FAPMI), Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz, urriaren 6an, 7an eta 8an, Tratu txarrak jasaten dituzten haurren nazioarteko XII. biltzarra antolatuko du. Biltzarrak nazioartean garrantzia hartu du, azkenengoz 2012. urtean, Oviedon egin zenetik.
Biltzar horrek, Haurren Eskubideen Konbentzioaren 25. urteurrena dela medio, haurtzaroarekin lotutako lege eta zuzenbide alderdietan arreta jarriko du. Haurren ongizatea erronka globaltzat hartzea izango du helburu, kontuan hartuta Administrazioek, tartean diren arlo guztietako profesionalek, Hirugarren Sektoreko erakunde espezializatuek eta sektore pribatuak -konpromiso honen aliatu berria den aldetik- analisia egin behar dutela.
Aurten, Bilbon egingo da 2014ko nazioarteko XII. biltzarra. Oraingoan, biltzarra Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartearekin (AVAIM) batera antolatzen ari dira; elkarte horrek lankidetzan jardun zuen, 1991. urtean, Gasteizen II. biltzarra antolatu zenean.
Azken jardunaldia
Azaroaren 8an, larunbatean, izango da, eta aldibereko jarduerak izango dira: mahai inguruek eta sinposioek 13:30ak arte iraungo dute, eta jardunaldiari “Orientaciones de la Unión Europea sobre los sistemas integrados de protección del menor” hitzaldiarekin itxiera emango zaio.
Ekitaldiak Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko areto batzuetan izango dira.
Entzungela, Garate aretoa, Prentsa aretoa, Paraninfoa eta 153. Gela.
Utzi ezazu zure iruzkina