Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Tratu txarrak jasaten dituzten haurren nazioarteko XII. Biltzarra

Agenda

Etiketak:

Tratu txarrak jasaten dituzten haurren nazioarteko XII. Biltzarra

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2014ko azaroa 6
  • Bukaera data: 2014ko azaroa 8
  • Tokia: Deustuko Unibertsitatea

Haurren aurkako tratu txarrak prebenitzeko elkarteen federazioak (FAPMI), Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz, urriaren 6an, 7an eta 8an, Tratu txarrak jasaten dituzten haurren nazioarteko XII. biltzarra antolatuko du. Biltzarrak nazioartean garrantzia hartu du, azkenengoz 2012. urtean, Oviedon egin zenetik.

Biltzar horrek, Haurren Eskubideen Konbentzioaren 25. urteurrena dela medio, haurtzaroarekin lotutako lege eta zuzenbide alderdietan arreta jarriko du. Haurren ongizatea erronka globaltzat  hartzea izango du helburu, kontuan hartuta Administrazioek, tartean diren arlo guztietako profesionalek,  Hirugarren Sektoreko erakunde espezializatuek eta sektore pribatuak -konpromiso honen aliatu berria den aldetik- analisia egin behar dutela.

Aurten, Bilbon egingo da 2014ko nazioarteko XII. biltzarra. Oraingoan, biltzarra Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal  Elkartearekin (AVAIM) batera antolatzen ari dira; elkarte horrek lankidetzan jardun zuen, 1991. urtean, Gasteizen II. biltzarra antolatu zenean.

Azken jardunaldia

Azaroaren 8an, larunbatean, izango da, eta aldibereko jarduerak izango dira: mahai inguruek eta sinposioek 13:30ak arte iraungo dute, eta jardunaldiari “Orientaciones de la Unión Europea sobre los sistemas integrados de protección del menor” hitzaldiarekin itxiera emango zaio.

Ekitaldiak Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko areto batzuetan izango dira.

Entzungela, Garate aretoa, Prentsa aretoa, Paraninfoa eta 153. Gela.

Ikusi programa

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*