Agenda
Etiketak: Eventia
Elektronikako Teknologia, Ikaskuntza eta Irakaskuntzari buruzko XI. Biltzarra
Interesgarriak
- Hasiera data: 11 ekaina, 2014
- Bukaera data: 13 ekaina, 2014
- Tokia: Deustuko Universitatea
2014ko ekainean TAEE (Elektronikako Teknologia, Ikaskuntza eta Irakaskuntzari buruzko) Biltzarraren XI. edizioa izango da. Bi urterik behin, elektronika eta antzeko teknologien arloko hezkuntzako berrikuntzaz arduratzen diren irakasleak biltzeko topagune bat izaten da.
Biltzar hori espainiar eta latinoamerikar unibertsitate askotako goi mailako hezkuntzako irakasleen sare baten jarduera nagusia da. Helburua hauxe da: elektronikaren esparruko irakaskuntza hobetzea, bereziki oinarri teknologikokoa, baliabide didaktikoak sortu beharrak eragiten dituen arazoen inguruan denen arteko hausnarketa egitea, eta ezagutza lankidetzan sortzea eta berrerabilera sustatzea. TAEEren xedea ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiltzea da eta lanbideko praktikarekin lotura estua duen arlo batean irakastea.
TAEE Biltzarraren XI. edizioak hiru egun iraungo ditu eta honela egongo da antolatuta:
- Osoko bilkurak.
- Aldi bereko saioak, ahozko artikuluak aurkezteko.
- Aldi bereko saioak, posterrak aurkezteko.
- Amaitutako hezkuntzako produktuen erakustaldiak.
- Industria elektronikoko konpainien erakusketa.
- Talde-lan saioak.
- Mahai-inguruak.
Biltzarreko gai nagusiak hauek izango dira:
- Unibertsitateko Hezkuntzarako Europako Espazioa eguneratzea 2014an.
- Aukera berriak irakaskuntza prozesuan. Gaitasunetako prestakuntza eta elkarlana. Web 2.0 eta 3.0.
- Irakaskuntza eredu mistoak ingeniaritzako prestakuntzarako. Laborategi birtualak eta urrutikoak.
- Hezkuntzako baliabide berriak. Berrerabiltzea. Ikaskuntza-baliabideak. Material libreak. Praktika hobeak.
Biltzarreko hizkuntza ofizialak gaztelania, portugesa eta ingelesa izango dira.
Argibide gehiago
Utzi ezazu zure iruzkina