Hemen zaude

Agenda

Etiketak:

X. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2014ko apirila 2
  • Bukaera data: 2014ko apirila 3
  • Tokia: Deustuko Unibertsitateko klaustroak

Apirilak 02

9:00etan, atartean, X. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa inauguratuko da. Aurkezpeneko ekitaldian egongo direnak hauek izango dira: Tontxu Campos, Deusto Entrepreneurship Centreko zuzendaria; Itziar Fernández, Europe Direct Bizkaiako arduraduna; Leire Aragón Pascual, BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariaren ondokoa; Begoña Marañon, Bilbo Irratiaren eta SER katearen iparraldeko zuzendaria; Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia; Ivan Jiménez, Bizkaia:talenteko zuzendari kudeatzailea; Adolfo Alustiza, Lanbideko zuzendari nagusia; eta Jose Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea. Foroa zabalik egongo da 10:00etatik 17:30era.

Aldi bereko jardueren artean, enpresa hauen aurkezpenak egongo dira egunean zehar: Caja Rural Navarra (aurkezpena eta hautaketa prozesua), Mondelez, PSA Peugeot Citröen, BBVA, PwC, Accenture, Lidl eta Nestle (aurkezpena eta hautaketa prozesua). 11:30ean, Garate aretoan, Nuevos empleos y perfiles de turismo hitzaldia eskainiko dute Jon Zuviak (ACT Consulting), Natalia Zapaterok (Turiskopio), Rubén Rodríguezek (Meliá) eta Txema Oteok (Deustuko irakaslea).

Horiez gain, honako solasaldiak programatu dira Gradu aretoaren ezkerreko aldean: Claves para superar una entrevista profesional (12:00), Deloitteko Susana de la Fuentek eta Andrea Mendiak emana; Programa contrato en prácticas (15:30) Lanbideren eskutik; Herramientas para la búsqueda de empleo (16:00) Lanbidek emana; eta Vivir y trabajar en Europa (16:30) Eures-Lanbidek eskainia. Ekintzailetza arloan, Foroak simulagailu bidez enpresak sortzeko lehiaketa bat antolatu du, Gestioner erakundeak dinamizatua (11:00etan eta 15:00etan); enpresa-sehaska bisitatuko da (12:00etan), Photocalla izango da (13:00etan), eta Bilbao Ekintzaren Visual Thinking (11:00etan) eta Design Thinking (16:00) lantegiak bideratuko ditu Garazi Azanzak.

Apirilak 03

 10:00etan, klaustroetan, X. Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren bigarren saioa hasiko da. 14:00etara arte egongo da zabalik.

Aldi bereko jardueren artean, enpresa hauen aurkezpenak egongo dira egunean zehar: Decathlon (aurkezpena eta hautaketa prozesua), CBRE, Alboan, Fundación Universidad Empresa eta Everis. Goizeko 9:30ean, gosaria egongo da, Viajes Azul Marino, Janssen eta PwC erakundeekin. 12:00etan, Entzungelan, Ofertas de empleo y formación en las instituciones europeas hitzaldia eskainiko du Isabel Moyak, Espainiak EBn duen ordezkaritzan Hazienda eta Administrazio Publikoen Ministerioko aholkulariak; eta 13:00etan, toki berean, Enrique Gonzálezek, EBko erakundeekiko harremanetarako misio bereziko enbaxadoreak, Régimen aplicable al personal de la Unión.Ofertas de empleo, becas y formación gaia aztertuko du.

Horrez gain, beste hitzaldi hauek ere antolatu dira: Vivir y trabajar en Europa (9:00etan, Entzungelan) Eures-Lanbidek emana; La cooperación en Africa: un reto profesional (11:00etan, Gradu aretoaren ezkerreko gelan), Erika Ruiz Redondo, Manuel Iraider Elkarte Afrikanistakoak emana; eta El cuento acaba de empezar (12:00etan, Gradu aretoaren ezkerreko gelan), Eventokiako Beatriz Escudero eta Ainhoa Garderen eskutik.

Ekintzailetzari dagokionez, Foroak mahai-inguru bat antolatu du berrikuntzan diharduten enpresa handien inguruan, Repsoleko Berrikuntzako zuzendariaren ondokoak emango duena (11:30ean, Garate aretoan); enpresa-sehaskara egingo da bisitaldia 12:00etan; Bilbao Ekintzak esperientzia berritzaileei buruzko solasaldi bat eskainiko du 13:00etan, Ingenio aretoan; eta Business Model Canvas lantegiaz arduratuko da Mikel Korta, 10:00etan, Ingenio aretoan.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*