Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • World Café “Bizkaian Iraupen Luzeko Langabeak (ILL) diren pertsonen enplegutasunera”

Agenda

World Café “Bizkaian Iraupen Luzeko Langabeak (ILL) diren pertsonen enplegutasunera”

Interesgarriak

  • Data: 2014ko abendua 10
  • Tokia: Ingenio Aretoa, ESIDE Eraikina, 3. Pisua. Deustuko Unibertsitatea

Bizkaiako Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak Bizkaian Iraupen Luzeko Langabeak (ILL) diren pertsonen enplegutasunera zuzendutako erronka eta proposamenekin loturiko ikerkuntza garatzen ari gara, BizkaiLab hitzarmenaren barruan, eta horregatik datorren 2014ko abenduaren 10ean, asteazkena, 9:45etatik 13:00era, ospatuko den World Café-an, egoera honetan kokatzen den pertsona moduan,  parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, gaur egun egoera honetan dauden pertsonak biltzeko asmoz, hurrengo kontuak lankidetzan eztabaidatzeko:

  • Zeintzuk zailtasunei egin behar izan diozu aurre enplegua bilatzeko orduan?
  • Zeintzuk ekarpen edo iradokizun egingo zenizkion enplegatzaileei edo enpleguko arduradunei aipaturiko zailtasunak hobetzeko?
  • Enplegu bilatze aktibo horretan aurkitzen den pertsonaren ikuspuntutik, zeintzuk ekarpen egin ditzakezu zure egoera hobetzeko?

World Café honek iraupen luzeko langabeen enplegutasuna hobetzeko baliogarriak izango diren akzioak eztabaidatzeko toki aproposa izan nahi du.

Hartarako, jardunaldiaren gai-zerrenda hurrengoa izango da:

  • 9:45-10:00 Egiaztatzeak.
  • 10:00-10:30 Ongi-etorria. Aurkezpena eta galdeketa.
  • 10:30-12:00 Dinamika parte-hartzailea.
  • 12:00-12:20 Kaferako etenaldia.
  • 12.20-12:55 Dinamika parte-hartzailearen amaitzea eta ondorioen bateratze-lana.
  • 12:55-13:00 Jardunaldiaren bukaera.

Toki kopuru mugatua. Baieztapena:
944 139 003 Luz. 2063  | Formularioa

Eguna: 2014ko abenduaren 10a, asteazkena.
Ordua: 9:45 – 13:00.
Tokia: Ingenio Aretoa, ESIDE Eraikina, 3. Pisua. Deustuko Unibertsitatea – 48009 Bilbo

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*