Agenda
Hitzaldia: “Biktima hezitzaileak” – Bizikidetzarako esperientziak: biktima eta biktima eragileen protagonismoa zikloa
Interesgarriak
- Data: 28 azaroa, 2013
- Tokia: CRAI Liburutegiko Ellacuria Aretoa. Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa)
Terrorismoko biktimek ikasgeletan parte hartzea, hezitzaile gisa, biktima diren aldetik, dugu ziklo honen hirugarren esperientzia. Ikasleei biktima izatearen lekukotasuna azaltzean, etikaren ikuspegi zuzen eta egokitik, ikasleei jaso dezaketen eskola “magistral”ik garrantzitsuena ematen diete herritarren parte batek justifikagarritzat edo ‘ulergarri’tzat jo izan duen indarkeria hori benetan zer den ulertzeko, haien lekukotasun dialogatuaren ondoren, legitimaziorik batere gabe ageri baita indarkeria hori. Gainera, esperientziak hezkuntza sistema osoan du eragina eta gizarte osora ere hedatu daiteke. Biktima hauek erakutsi dute gai direla ‘gatazka’ren argotean ‘beste aldekoak’ ziren biktimekin sintonian jokatzeko eta prest daudela adiskidetzeko bideen alde egiteko, baldin eta bide horiek zigorgabetasuna ez badakarte.
Azaroaren 28an, “Biktima hezitzaileak” mahai inguruan, honako hauek izango ditugu gure artean: Xabier Etxeberria Mauleon, Jesús Mari Mujika y Mari Carmen Hernández.
Toki kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.
Informazio gehiago: 944 139 020
Eguna eta ordua: 2013ko azaroaren 28a, osteguna, 19.00.
Utzi ezazu zure iruzkina