Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Aalborg+10 konpromisoetatik, Agenda 21-erako begirada. Tokiko iraunkortasuna Bizkaian II.Topaketa

Agenda

Aalborg+10 konpromisoetatik, Agenda 21-erako begirada. Tokiko iraunkortasuna Bizkaian II.Topaketa

Interesgarriak

  • Data: 2016ko urtarrila 22
  • Tokia: CRAI Liburutegiko Ellacuria Aretoa. Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa)

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak, BizkaiLab hitzarmenetik jaiotzen den “Bizkaia21 egitasmoarekin lotuta dauden udalerrietako iraunkortasun planen eta Tokiko Agenda 21-en ekintzen eta Aalborg+10eko nazioareko konpromisoen arteko lerrokatze eta ekarpenak” deituriko ikerketa burutzen ari da. Ikerketa azken fasean dago, 5000 biztanle baino gehiago dituzten Bizkaiko udalerrien laguntza eta ekarpenei esker.

Bigarren topaketa honetan udaletako pertsonal politikoa zein teknikoa, eta proiektuan interesa duen edonor biltzea da helburua, ikerketaren emaitzak azaldu eta udalerrietako iraunkortasunari buruzko gaiak eztabaidatu ahal izateko.

Tokiko iraunkortasuna Bizkaian II. Topaketa, Bizkaiko erakunde publikoentzako iraunkortasunaren inguruko gogoeta sustatzeko eta elkar-sortzerako erreferentean bihurtu nahi da, etorkizunean arlo honekiko aurkeztuko zaizkigun erronken aurrean ekintza eta konpromiso sendoenak aurrera eraman ahal izateko.

Jardunaldiaren programa hurrengoa izango da:

8:45-9:00 Akreditazioak.
9:00-9:15 Ongi-etorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Elena Unzueta Torre and., Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saileko Ahalduna (BFA) eta Victor Urcelay jn., Deustuko Unibertsitateko Errektoreordea.
9:15–9:45 Iraunkortasunerako Planak Bizkaiko Foru Aldundian. Xabier Arana Eiguren jn., Ingurumen Saila (BFA).
9:45-10:30 Ikerkuntzaren emaitzen aurkezpena. Garbiñe Henry and., Deustuko Unibertsitatea.
10:30-10:45 Parte-hartzea eta eztabaida.
10:45-11:00 Ondorioak eta jardunaldiaren bukaera.
11:00 Kafea eta solasaldi zabala.

Baieztapena:
944 139 003 Luz. 2063 edo formularioa bete

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*