Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • “Solidaridad en la crisis, crisis de solidaridad”

Agenda

“Solidaridad en la crisis, crisis de solidaridad”

Interesgarriak

  • Data: 2015ko azaroa 25
  • Tokia: Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoa (Bilboko campusa)

Garai zail hauetan sufrimendu eta elkartasuneko errealitate gazi-gozo baten lekuko gara. “Krisiaren aurreko elkartasunaz” hitz egiten dugu, zeren eta, zoritxarrak zoritxar, badago jendea gehien behar dutenei laguntzeko prest dagoena; baina, aldi berean, “elkartasun krisia” ere bizi dugu, egoera txarra dela aitzakiatzat harturik, jarrera insolidarioak dituztenena.

Estatu sozialak elkartasun krisi larria bizi du; hortaz, sormen dosi handiaren beharra dugu elkartasuna indartzeko eta elkartasun bideak berritzeko: herritar konprometituak, elkartasuna ahalbidetuko duen gizarte sare bat eta elkartasuna bultzatuko duten politika publikoak.

Azaroaren 25ean, asteazkenean, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek hitzaurrea egin eta hiru hizlari arituko dira solasean: Ángel Toña, Enplegu eta Gizarte Politika sailburua; Carlos Bargos, Bizkaiko Caritaseko zuzendaria; eta Daniel Izuzquiza, “Razón y fe” eta “entreParéntesis”-en zuzendaria.

Saio hau Ignaziar Astearen ekitaldien barruan kokatzen da, aurten Errefuxiatuen jesuita zerbitzuaren (JRS) 35. urteurrena ospatzen duena. Egitaraua kontsultatu

Leku kopuru mugatua.
Etortzekoa bazara, mesedez, bete ezazu ondorengo formularioa

Informazio gehiago:944 139 020

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*