Agenda
Bizkailaben aurkezpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko ekimen bateratua
Interesgarriak
- Data: 25 apirila, 2012
- Tokia: Liburutegiko Ellacuría aretoa
Ordua: 11:30
Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbaok eta Deustuko Unibertsitateko errektore Jaime Oraák Bizkailaben prentsaurreko aurkezpena egingo dute apirilaren 25ean, asteazkenean. Bi erakundeek batera garatu nahi duten ekimenaren helburua hauxe da: unibertsitateari dagokion eta gizarterako interesgarria den zientzia, ezagutza eta ikerketa, lidergo politikoarekin, lurraldearen kudeaketarekin eta erabakiak hartzearekin (foru erakundeari dagozkion esparruak) lotzea, azken batean Bizkaiko egungo gizartearen eskaera eta beharrizanei ekin eta erantzuteko.
Informazio saioaren barruan, Bizkailaben web orria aurkeztuko da, baita 2011n egindako lanak eta aurtengo urterako proiektuak ere.
Utzi ezazu zure iruzkina