Hemen zaude

Agenda

Ondare Bizia: Gure Memoria Eraikitzen

Interesgarriak

  • Data: 2014ko abendua 18
  • Tokia: Euskal Museoan (Miguel de Unamuno Plaza, 4, Bilbao)

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Giza Eskubideen Institutuak Ondare Bizia: Gure Memoria Eraikitzen ekitaldira gonbidatzen zaituzte, Euskal Museoan (Miguel de Unamuno Plaza, 4, Bilbao), abenduaren 18an, 18:00etan, ospatuko dena. Ekitaldi honetan Ahaztutako Garaiak – Tiempos Olvidados dokumentala eta Ondare Bizia web gunea aurkeztuko dira.

Ahaztutako garaiak – Tiempos olvidados dokumentalak erakusten du migrazioaren eta Euskadirako itzuleraren iraganaren eta orainaren aniztasuna eta konplexutasuna, 24 pertsonaren lekukotasunen bidez. Beste garai batzuetako oroitzapenen paisaietan murgiltzen da, ahazturen eta oroitzapenen mugetan. 

Ondare Bizia lineako plataforma, erbestearen, emigrazioaren eta Euskadirako itzuleraren zabalkunderako eta hausnarketarako sortutako multimedia atari bat da, protagonista bakoitzaren bizitzaren historian murgiltzeko aukera emango duena.

Informazio gehiago: euskal.gaiak@deusto.es 
(+34) 944 139 225.

 

   Bilbao  Euskal Museoa

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*