Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Mahai-ingurua: “Convivencia de las víctimas: la experiencia de Glencree”

Agenda

Mahai-ingurua: “Convivencia de las víctimas: la experiencia de Glencree”

Interesgarriak

  • Data: 7 azaroa, 2013
  • Tokia: CRAI Liburutegiko Ellacuria Aretoa. Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa)

“Bizikidetzarako esperientziak: biktimen eta biktima eragileen protagonismoa” zikloaren bigarren saio honetan, “Glencree” ekimenaren lekukotza eskainiko dugu. Ekimen hori Euskal Herrian asmo politikoko indarkeriaren biktima izandako pertsona talde heterogeneo batek bultzatu zuen 2007tik 2012ra bitartean. Era bateko eta besteko terrorismoaren (ETA, GAL, BVE) eta Estatuko Segurtasun Indarrek giza eskubideak urratzearen biktimak dira. Ekimen honek bideratu duen bizikidetzak bestea biktima moduan ikusteko modua eman die, desadostasunak gorabehera, eta, horrenbestez, hartzigarri baliotsua izan daiteke bizikidetza baketsua eraikitzeko orduan. 

Azaroaren 7an, “Convivencia de las víctimas: la experiencia de Glencree”mahai inguruan, honako hauek izango ditugu gure artean: Galo Bilbao (Glencree esperientziaren talde eragileko kidea) eta bi protagonista: Axun Lasa (Joxean Lasaren arreba) eta Fernando Garrido (Rafael Garridoren semea).

Toki kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.

Informazio gehiago: 944 139 020

 Eguna eta ordua:  2013ko azaroaren 7a, osteguna, 19.00.

 

Utzi erantzuna