Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Ikastaroa “Mejora tu rendimiento gestionando el estrés”

Agenda

Ikastaroa “Mejora tu rendimiento gestionando el estrés”

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2014ko azaroa 17
  • Bukaera data: 2014ko azaroa 19
  • Tokia: Deustuko Universitatea

Nekatuta zaude eta bizi duzun egoerak gainezka egiten dizu? Buruan gauza gehiegi darabilkizu? Nekez ematen duzu bi ordu jarduera mental berarekin? Nekez gozatzen duzu astialdiaz?

Ikastaro honetan estresa zertarako dugun ikasiko duzu, bai eta zure erantzun emozionalak egoki kudeatzen ere. Arretaren oinarrizko mekanismoak antzemateko aukera izango duzu; arreta bera nola praktikatu eta zure bizitzan errealitate egiten ikasiko duzu.

Arreta egunero praktikatzeko tresnak eta bide egokiak ikasiko dituzu eta, horrela, estresa gutxitu eta bizitza gehiago gozatzen. Beraz, zure motibazioa hazi egingo da, zure errendimendu profesionalarekin eta pertsonalarekin batera.

Estresatzen zaituzten egoerak modu osasungarrian bizi nahi badituzu, aprobetxatu aukera hau!

Bilboko campusa

2014ko azaroaren 17tik 19ra.

 

Nori zuzenduta dago?

Lanbide eremuan duten estresa egoki kudeatuz, zeregin pertsonala eta profesionala hobetu nahi duten edozein eremutako profesionalei.


Helburuak

  • Estresa zertarako dugun ikastea
  • Egoera emozionalak kudeatzea
  • Arreta errendimendu handirako tresna gisa garatzea
  • Automotibazioaren artea ikastea

Edukiak

  • Garuna eta ikaskuntza estres egoeran
  • Egoeren kudeaketa
  • Arretaren oinarriak
  • Autokontrolerako prozedura egokiak
  • Motibaziorako tresnak

Informazio praktikoa

Datak: 2014ko azaroaren 17tik 19ra.
Lekua: Deustuko Unibertsitatea, Unibertsitate etorbidea, 24
Ordua: 16:00etatik 20:00etara
Iraupena: 12 ordu
Informazioa: 944 139 351
Metodologia: 4 orduko 3 saio
Alumni ez direnek izen ematea: 35 euro

Alumniek izen ematea*: 10 euro

Ezeztatzeak
Izen ematea ikastaroa hasi baino 48 ordu lehenago ezeztatu beharko da, gutxienez, zenbatekoa itzultzeko.

Ordaintzeko modua
Ordaintzeko edo transferentzia egiteko: BBK:2095-0292-90-9101019340

Azalpena: ikastaroaren kodea (GE1), interesdunaren izen-abizenak.

Ordainagiria posta elektronikoz bidali hona: alumni_formacion@deusto.es

Izen ematea

 

Sormena esnatzen. Ikasi etorkizuna duten aukerak sortzen

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*