Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • LASI 2015 Bilbao: Learning Analytics Summer Institute

Agenda

LASI 2015 Bilbao: Learning Analytics Summer Institute

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2015ko ekaina 22
  • Bukaera data: 2015ko ekaina 23
  • Tokia: Ingenieritza Fakultatea

Learning Analytics (LA) ikerkuntza arloa da, hainbat arlotako adituk osaturik dago (hezkuntza teknologia, adimen artifiziala, hezkuntza, datu-meatzaritza, psikologia, etab.). Kudeatzaileak, administratzaileak, erakunde publikoak eta hezkuntza formala eta informalarekin erlazionatutako enpresak ere kide dira. Helbururik garrantzitsuenak dira ahalik eta ondoen ustiatzea irakasle eta ikasleek hezkuntzako teknologia erabiltzean uzten duten datu kopuru gero eta handiagoa. Baina, LAk itxaropen handiak sortu ditu ikaskuntza ikaslearen beharretara egokitzeko aukerarekin, gomendatzeko sistemak garatzeko, ikaskuntza pertsonalizatzeko eta ebaluazio formatiboa egiteko. Azken batean, debate interesgarria dago LAk hezkuntzan duen eraginari buruz.

 Society for Learning Analytics Research (SoLAR) elkarteak babesturik, Learning Analytics Summer Institutes (LASI), azken urteotan, sentsibilizatzeko eta gaitasunak sortzeko ekitaldien nazioarteko sare bihurtu da, ikertzaile eta profesionalak elkartu, lana partekatu eta etorkizuna aurreikusteko gunea. Ekitaldi honekin zerikusia duten hainbat jarduera egiten dira nazioartean. LASI 2015 Bilbao nazioarteko jardunaldiak Deustuko Unibertsitateak antolatu ditu, SNOLAren laguntzarekin, ekainaren 22 eta 23an, Bilboko campusean.

Erregistroa: LASI Bilbao 2015 jardunaldira joatea doakoa da, baina izena eman behar da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*