Hemen zaude

Agenda

La planificación estratégica de Bilbao

Interesgarriak

  • Data: 5 ekaina, 2014
  • Tokia: Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegia (Bilboko campusa)

Uste orokorra da krisitik irteteko bidea egiten hasita gaudela. Baina zalantzak ere badira berriro atzera egin ote dezakegun, batetik, eta bide horrek nolako eredura ote garamatzan, bestetik. Zein izango ote da hazkundearen eta lan sorkuntzaren erritmoa? Zer gertatuko ote da ongizate-estatuarekin? Nolako lan harremanetara goaz? Zer ildo bultzatu beharko dira jarduera ekonomiko lehiakor, bizkor, iraunkor eta jasangarriago bati eusteko?

Datorren ekainaren 5ean Bilboko alkateak, Ibon Areso jaunak, “La planificación estratégica de Bilbao” izeneko hitzaldia emango du, “Krisialdiaren irteerarantz: Nola? Zein baldintzatan?” zikloaren barnean.

Leku kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi ekainaren 3eko, astearteko, 13:00a baino lehen, hurrengo formularioa betez. Informazio gehiago: 944 139 020

Utzi erantzuna