Agenda
Etiketak: BiscayLaw
Toki-autonomia krisi-garaian: Erreformak, fiskalitatea eta kontratazio publikoa (III. BiscayLaw Jardunaldiak)
Interesgarriak
- Hasiera data: 30 urtarrila, 2014
- Bukaera data: 31 urtarrila, 2014
- Tokia: Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko Ellacuria aretoa (Bilboko campusa)
Jardunaldian honako hauek izango dira: María Pilar Canedo Arrillaga ( Deustuko Unibertsitateko Nazioz haraindiko Zuzenbideko Katedrako titularra eta Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria), Pedro Luis Martínez Pallarés (Manuel Giménez Abad Fundazioko Exekutibako kidea eta Zaragozako Diputazioko abokatua) eta Luis I. Gordillo Pérez (Jardunaldiaren eta BiscayLaw Proiektuaren zuzendaria). Hizlari nagusiak hauek izango dira: Manuel Terol Becerra (Konstituzio Zuzenbideko katedraduna Pablo de Olavide Unibertsitatean), “El concepto de autonomía” izenburuko hitzaldia emango duena, eta Manuel Medina Guerrero (Konstituzio Zuzenbideko katedraduna Sevillako Unibertsitatean), “La erosión de la autonomía municipal que entraña la Ley 27/2013” gaia jorratuko duena.
Ponentzia nagusiez gain, hiru mahai-inguru egingo dira gai hauetaz: Toki-erakundeen erreforma, Toki-ogasunen erreforma, eta Tokiko kontratazio publikoa eta Lehia.
Utzi ezazu zure iruzkina