Agenda
“Inklusioa aisian” jardunaldia
Interesgarriak
- Data: 18 abendua, 2014
- Tokia: Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegia (Bilboko campusa).
Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Ezgaitasunen Katedrak – Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean– antolatzen du “Inklusioa aisian” jardunaldia, Katedra proiektuaren XX. urteurrena ospatzeko.
Urteurren hau ospatu nahi dugu 20 urte hauetan bidelagun izan ditugun pertsona, elkarte eta erakunde guztiekin, ezgaitasunen bat duten pertsonen aisiarako eskubidea eta inklusioa bermatzeko lanean. Guztiei gure esker ona helarazi nahi diegu.
Jardunaldian, gainera, aisiako inklusioaren errealitatearen eta etorkizuneko erronken inguruko eztabaida sortu nahi dugu, eragile guztien konpromisoa abiapuntu hartuta.
Jardunaldiko egitaraua
Izen ematea on line (tokia bete arte)
Argibide gehiago: 944139020.
catedraociodiscapacidad@deusto.es
Utzi ezazu zure iruzkina