Hemen zaude

Agenda

Introductory Course to Legal English

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2015ko otsaila 23
  • Bukaera data: 2015ko martxoa 5
  • Tokia: Deustuko Unibertsitatea

Oraindik sekula ez baduzu ingeles juridikoa jorratu, animatu zaitez, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko beste ikasle asko eta jardunean ari diren profesionalak bezala.

Kezkatuta bazaude, “ez duzulakoan ezer ulertuko”, oker zabiltza, ikastaro honi probetxu ateratzeko behar duzun ingeles maila tartekoa delako (bigarren hezkuntzakoaren edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko hirugarren mailakoaren parekoa). Ez da beharrezkoa terminologia juridiko espezializatua izatea, ikastaroaren helburua baita hitz horiek ulertu eta gero zeureganatzea.

Ikastaroak balioko dizu, ingeles juridikoa ezagutzeko edo sendotzeko eta ezagutzak zabaltzeko ez ezik, zeure curriculum vitaean abokatutzako berariazko ingelesa ezagutzeko, asko eskatzen baita hori lan-merkatuan. Gainera “gozatu egingo duzu ikasten”, hizlariak erabiltzen duen irakaskuntzako metodologia batez ere aktiboa delako, giro atseginean, une oro ikasleen parte hartzea eskatzen duena.

  • Noiz: otsailaren 23an, 18:00etatik 21:00etara; otsailaren 24an eta 25ean, 16:00etatik 20:00etara; martxoaren 2an, 19:00etatik 21:00etara; martxoaren 3an eta 5ean, 15:45etik 17:45era.
  • Non: Deustuko Unibertsitatean, Unibertsitate etorbidea, 24
  • Zenbat ordu: 17 ordu
  • Informazioa: 944139254
  • Metodologia: 6 saio  

Argibide gehiago

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*