Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz

Agenda

Etiketak:

Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz

Interesgarriak

  • Hasiera data: 2012ko otsaila 7
  • Bukaera data: 2012ko otsaila 8
Otsailaren 7an eta 8an, enpresa, administrazio eta gizarte mugimenduetako pertsona sonatu asko hizketan arituko dira berrikuntza, ekintzailetza eta iraunkortasunaren gaineko ezaugarri interesgarrienei buruz.
“Hacia un mundo en red, innovador y sostenible” hitzaldiekin ospatuko du Deusto Business Schoolek 125. urteurrena
 

Deustuko Unibertsitateak 125. urteurrena ospatuko du aurten. Urtemuga horren harira programa zabal bat prestatu da, hiru helburu nagusi dituena:125 urteotan Deustuko proiektua Bilboko eta Donostiako campusetan posible egin duten guztiei eskerrak ematea; urtemuga hori partekatzea eta ospatzea; eta etorkizunarekin eta unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkarrizketarekin dugun konpromisoa berrindartzea, Unibertsitatearen ahotsa entzun dadin XXI. mendeko gizon-emakumeek dituzten eta axola zaizkien gaietan.Testuinguru horretan, zenbait hitzaldi antolatu ditu Deusto Business Schoolek ?Hacia un mundo en red, innovador y sostenible? titulupean; horrela, bada, berrikuntza, ekintzailetza eta iraunkortasunarekin lotutako alderdi garrantzizkoenak aztertuko dituzte. Horretarako, enpresa, administrazio eta gizarte mugimenduetako pertsona sonatu askok hartuko dute parte.

 

Programa eta gaia aukeratzeko, bi arrazoi izan dira: batetik, gure ustez, lortutakoaz haraindi, etorkizunerantz, begiratzeko izan behar delako 125. mendeurrena ospatzea. Bestetik, guztiz sinestuta gaudelako zuzendarien prestakuntzaren etorkizuna beste eremu batean dagoela; hau da, bere oinarrizko zutabeak hauexek direla: agenda globala ikustea, enpresaren eta gizartearen arteko balio partekatua, plataforma digitalak eta sarekoak eta ikuspegi berritzaile eta ekintzailea. Deusto Business Schooleko zuzendari nagusi Manuel Escuderok dioenez, egunotan, aukera izango dugu gogoeta egiteko Irakasle Klaustroarekin, ikasleekin eta gizartearekin, aditu asko lagun; eta, gainera, ikertu ahal izango dugu nolako ahalmena duen sareko arlo berritzaile eta jasangarri horrek.

Bilboko eta Donostiako egoitzetan, otsailaren 7an eta 8an, aldi bereko saioak izango dira. Besteak beste, honakoak bertaratuko dira: Liliana Pineda, Félix del Barrio, Pedro Ortún, Esther Trujillo, Lutz Emmerich eta Xavier Uribe-Etxebarria. Liliana Pineda abokatua da, eta Politika Zientzietako eta Soziologiako diplomatua, ATTACen Zuzendaritza Batzordeko eta M-15 Economía de Sol taldeko kidea; Félix del Barrio, Oracleren Espainiako zuzendari nagusia; Pedro Ortún, Europar Batzordeko nazioarteko akordio arautuen, RSC eta Turismoko zuzendaria; Esther Trujillo, Sol Meliáko Erakunde Kabineteko eta Diplomazia Korporatiboko zuzendaria; Lutz Emmerich, Spotify Españako zuzendaria; eta Xavier Uribe-Etxebarria, Anbotoren sortzaile eta CEOa.

Deustuko Unibertsitatearen 125. urteurrena ospatzeko egitarauak oreka bilatzen du oroitzapen, topaketa eta gogoetaren artean. Horretarako, gizarte eta kultura egitarau oso zabala  du, eta, gainera, hausnartzeko zazpi foro daude, Deustuko Unibertsitateko Fakultateek antolatuak.

Gaur arte, honako foroak gauzatu dira: Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak antolatutako ?Marcos interpretativos de la realidad actual? foroa, Deustuko Zuzenbide Fakultateak antolatutako  ?Retos del derecho en una economía sin fronteras? foroa eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak antolatutako ?Calidad de vida, inclusión social y procesos de intervención? foroa.

Deusto Business School Deustuko Unibertsitatearen tradizioaren eta esperientziaren oinordeko da, Espainiako erakunde pribatuetan antzinakoena, 125 urteko historia baitu. Bertako geletan hogeita hamar herrialdetako 70.000 ikasle baino gehiago prestatu dira, eta euretariko batzuek osatzen dute gaur egun DBSko Administrazio Kontseilua eta IBEX-35eko enpresarik garrantzitsuenetako zuzendaritza taldeetan daude.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*