Agenda
“Gaztedi Bizkaia. Hezkuntza eta Aisialdia”.
Interesgarriak
- Data: 26 azaroa, 2013
- Tokia: Bilboko Euskalduna Jauregia
Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldi bat egingo du 2013ko azaroaren 26an, hezkuntza astialdiaren ikuspegitik lantzen duen sektoreko eragileen iritziak jasotzeko. Euskalduna Jauregian egingo da, «Gaztedi Bizkaia. Hezkuntza eta Aisialdia» proiektuaren barruan.
Jardunaldi hori astialdiko elkarteetan, zerbitzuak ematen dituzten enpresetan eta halakoetan ari diren boluntarioentzat eta profesionalentzat da, baita Bizkaiko Lurralde Historikoko herri administrazioetako politikari eta teknikarientzat ere.
Jardunaldia inplikatutako eragileen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hausnarketa eta lankidetzarako bide baten hasiera izatea nahi dugu, eta «Gaztedi Bizkaia. Hezkuntza eta Aisialdia» proiektuaren barruan kokatzen dugu.
Jardunaldian parte hartzeko mezu elektroniko bat bidali behar da, helbide honetara: gaztedi@bizkaia.net. Mezuan izena, abizenak, erakundea eta harremanetan jartzeko telefonoa adierazi behar dira.
Utzi ezazu zure iruzkina