Hemen zaude

Agenda

Etiketak:

Zahartze aktiboa 2012

Interesgarriak

  • Data: 2012ko abendua 14
  • Tokia: Deustuko Unibertsitateko Entzungela (Bilboko campusa)

Zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko Berrikuntzarako Europako Elkarteak, pauso bat aurrerago joanda, gizarte eremuko arlo guztietara hedatu du zahartze aktiboa, politika sektorialak zahartze aktiboaren printzipioen ikuspegitik aztertzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak bat egin dute estrategia honekin, baina hori aurrera eramateko beharrezkoa da Bizkaiko gizarte arloko eragileen arteko aliantzak sortzea. Honelako jardunaldi batek, zahartze aktiboaren paradigmaren barruan, DUko ikertaldeak zertan ari diren zabaltzen lagunduko luke eta aukera emango liguke elkarlanera gonbidatu nahi ditugun beste eragile batzuen proiektuak ezagutzeko.

Atxikitako programa zure gustukoa izango delakoan eta bertan ikusiko zaitugulakoan, jaso agur bero bat.

Leku kopuru mugatua. 2012ko abenduaren 12a baino lehen eman behar da izena:

944 139 020 / bizkaiday@deusto.es

Eguna: 2012ko abenduaren 14a, ostirala. Ordua: 9:30 – 13:30
Deustuko Unibertsitateko Entzungela (Bilboko campusa)
   

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*