Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • “Krisialdiaren irteerarantz: Nola? Zein baldintzatan?” DeustoForumen ziklo berria, Iñigo Urkullu Lehendakari jaunak inauguratuko du

Agenda

“Krisialdiaren irteerarantz: Nola? Zein baldintzatan?” DeustoForumen ziklo berria, Iñigo Urkullu Lehendakari jaunak inauguratuko du

Interesgarriak

  • Data: 5 martxoa, 2014
  • Tokia: Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegia (Bilboko campusa)

DeustoForumen ziklo berria IñigoUrkullu Lehendakari jaunakinauguratuko du, “Euskadi 2020: Desarrollo Humano y Crecimiento Sostenible” hitzaldiaren bidez, eta, zikloan zehar, beste hainbat jende ezagun eta iritzi gidari izango dugu gure artean. Horrela, beste kontu batzuk izango ditugu gogoetagai, hizlariek ekarriko dizkiguten ikuspegietatik (politika, finantzak, industria, sindikatuak, unibertsitatea eta gizarte ekintza).

Uste orokorra da krisitik irteteko bidea egiten hasita gaudela. Baina zalantzak ere badira berriro atzera egin ote dezakegun, batetik, eta bide horrek nolako eredura ote garamatzan, bestetik.Zein izango ote da hazkundearen eta lan sorkuntzaren erritmoa? Zer gertatuko ote da ongizate-estatuarekin? Nolako lan harremanetara goaz? Zer ildo bultzatu beharko dira jarduera ekonomiko lehiakor, bizkor, iraunkor eta jasangarriago bati eusteko?

Utzi erantzuna