Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Ikastaroa “El despertar de tu creatividad. Aprende a generar opciones con futuro”

Agenda

Ikastaroa “El despertar de tu creatividad. Aprende a generar opciones con futuro”

Interesgarriak

  • Hasiera data: 20 urria, 2014
  • Bukaera data: 21 urria, 2014
  • Tokia: Deustuko Universitatea

Ba al dago bizitzan aldatu nahi duzun gauzarik? Uste al duzu zerbait desberdina egiteko unea heldu dela, baina blokeatuta zaude? Nahi al zenuke aukera sortzaileak sortu, beste modu batera bizi nahi duzuna aldatzeko?

Galderaren bati baietz erantzun badiozu, ziurrenik ikastaro hau zure neurrira egina egongo da. Marcel Proust-en hitzetan: “aurkikuntzak ez du esan nahi bazter berriak bilatzera irten behar denik, bazter zaharrak begi berriekin ikusten ikasi behar dela baino”. Horrela, bada, begiratzeko beste modu bat proposatzen dizugu, jasotzen duzun errealitatea zabaldu eta aukera sortzaile berriak sortu ahal izateko. Horretarako, PNL teknikak, coachingeko eta adimen emozionaleko tresnak eta ariketa praktikoak erabiliko ditugu, pentsamendu sortzailea sustatzeko.

Ikastaroak zortzi ordu irauten du, erabat praktikoa da eta bi arratsaldetan antolatuta dago, bana-banako ikaskuntza bideratzeko eta taldeko esperientzia sustatzeko. Ausartzen al zara? 


Nori zuzenduta dago?

Sormena sustatu nahi duten edozein eremutako profesionalei, aukera berria sortzeko beren eremu pertsonal eta profesionalean. Taldeak zuzentzen dituzten eta parte hartzaileen motibazioa areagotu nahi duten pertsonei. Artistei, taldean lan egiten duten eta beren produktibitatea sormenaren bidez hobetu nahi duten profesionalei.


Helburuak

  • Sormena eguneroko tresna izatea
  • Sormena bizitza pertsonalean eta profesionalean praktikan jartzea
  • Helburuen aukera pertsonalak eta profesionalak parekatzea
  • Ekintza plan pertsonalizatua egitea

Edukiak

  • Sormena esnatzea eta integratzea
  • Talentu sortzailearen kudeaketa
  • Pentsamendu laterala
  • Taldearen sormena
  • Burua garatzeko ariketak

Informazio praktikoa

Datak: 2014ko urriaren 20a eta 21a
Lekua: Deustuko Unibertsitatea, Unibertsitate etorbidea, 24
Ordua: astelehen eta astearteetan, 16:00etatik 20:00etara
Iraupena: 8 ordu
Informazioa: 944 139 351
Metodologia: 4 orduko 2 saio
Alumni ez direnen izen ematea: 30 euro
Alumnien izen ematea*: 10 euro

Ezeztatzeak
Izen ematea ikastaroa hasi baino 48 ordu lehenago ezeztatu beharko da, gutxienez, zenbatekoa itzultzeko.

Ordaintzeko modua
Ordaintzeko edo transferentzia egiteko: BBK:2095-0292-90-9101019340
Azalpena: ikastaroaren kodea (DC1), interesdunaren izen-abizenak.
Ordainagiria posta elektronikoz bidali hona: alumni_formacion@deusto.es

IZEN EMATEA

*Ikastaro honetan deskontua izango duzu, DeustoAlumnin gutxienez 2 urte badaramatzazu


 

Utzi erantzuna