Agenda
Deustuk zortzigarren urtez jarraian antolatuko du Enplegu Foroa
Interesgarriak
- Hasiera data: 28 martxoa, 2012
- Bukaera data: 29 martxoa, 2012
- Tokia: Bilboko campusa
Foroan ohiko laguntzaile den EURES sareak Europako 8 herrialde ordezkatuko ditu. Jendaurreko aurkezpenak egingo ditu ikasle eta tituludunentzat, Deustuko Unibertsitatekoentzat ez ezik, EHUkoentzat ere bai. Norvegia, Danimarka, Suedia, Frantzia, Herbehereak, Alemania, Erresuma Batua eta Suitza izango dira ordezkatuko dituen herrialdeak. Saioetan, herrialde horietan bizitzeko eta lan egiteko aholkuak emango dituzte, baita lan-eskaintza sendoak ere, bertan lan egiteko.
Foroan parte hartzen duten enpresetatik, 11k egungo proiektuak eta garapen ildoak ezagutaraziko dituzte, Forora bisitan datozen talentuak erakartzeko. Ikea, Booz&Co eta Europraxis bezalakoek hautaketa prozesuak ere egingo dituzte Foroan bertan, aldi berean.
Aurten, DeustuLanen, bi jarduera berezi prestatu ditugu. Batetik, lantegi bat eskainiko da martxoaren 28an, 11:30ean: “Cómo conseguir un trabajo apasionante o hacer que te apasione el que tienes”. Ikasleei eta tituludun berriei zuzenduta dago. Juan Manuel Gutiérrezek lideratuko du, El Correo egunkariko ?Dinero y Empleo? igandeetako ataleko ohiko laguntzaileak.
Bestetik, aurkezpen-bideoen lehiaketa bat izango da, “Erakutsi zenbat balio duzun” izenburupean, enpresetan euren burua aurkezteko berritzaile izaten ikas dezaten, lan-talde batean zerk egiten dituen ezinbesteko azalduz, euren gaitasunak eta trebetasunak erakutsiz. Lehiaketan bi aurkezpen-bideok jasoko dute saria: epai-mahai espezializatu baten aburuz, ?hoberen bideratuak?; eta ?atseginen denak?, hau da, DeustuLanen Facebookeko orrian botorik gehien jasotzen duenak. Irabazleei iPad2 bana emango zaie, Enplegu Foroaren barruko ekitaldi batean. Aurkezpen-bideoak aurkezteko epea martxoaren 13ra arte dago zabalik.
Jarduera hauen guztien inguruko argibide gehiago, webean izango duzue: www.forodeempleo.deusto.es
Utzi ezazu zure iruzkina