Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Hitzaldia “Infraestructuras y operación de redes de gas natural. El sector en el País Vasco”

Agenda

Etiketak:

Hitzaldia “Infraestructuras y operación de redes de gas natural. El sector en el País Vasco”

Interesgarriak

  • Data: 2015ko urria 21
  • Tokia: Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao

DeustoForumek eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Deustuko Unibertsitatea) Energia Katedrak Antonio Llardén Enagaseko presidentearen hitzaldira gonbidatzen zaituzte, gas naturalari lotutako azpiegiturei eta sareei eta Euskal Autonomia Erkidegoko gas sektoreari buruzkoa.

Antonio Llardén pertsona ezaguna da energia eta enpresa esparruan. Gas Natural-Repsol Taldean egin du bere lan ibilbidearen zati handi bat eta bertan ardura handiko lanpostuetan aritu da, bereziki gas naturalari lotutako azpiegituren eta sareen eragiketen alorrean. Sedigaseko Zuzendaritza Kontseiluko presidentea izan da eta Eurogaseko Zuzendaritza Kontseiluko eta IGU-Gasaren Industriaren Nazioarteko Batasuneko Batzorde Exekutiboko kidea.

 Datorren asteazkenean, irailaren 23an, Antonio Llardének “Infraestructuras y redes de gas natural y el sector gasista en el País Vasco” hitzaldia emango du. Emiliano López Atxurrak, Orkestrako Energia Katedrako patronatu batzordeko presidenteak, aurkeztuko du. Hitzaldi amaieran Jose Luis del Valek, Deusto Forumeko zuzendariak, moderatutako solasadi bat izango da.

Leku kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.

Informazio gehiago: 944 139 020

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*