Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Hitzaldia: “Encuentros restaurativos en terrorismo”

Agenda

Hitzaldia: “Encuentros restaurativos en terrorismo”

Interesgarriak

  • Data: 10 urria, 2013
  • Tokia: CRAI Liburutegiko Ellacuria Aretoa. Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa)

“Bizikidetzarako esperientziak: biktimen eta biktima eragileen protagonismoa”zikloaren lehenengo saio honetan azalduko diren bizipenek agerian jarriko dute lagundu lekiekeela mina arintzen eta/edo gainditzen indarkeria terroristako delitu larri-larriak pairatu zituztenei eta halako delituak egin zituztenei. Protagonistengandik eurengandik sortu dira horretarako “ekimen esanguratsuak” eta, halakoen bidez, bakezko eta bizikidetasunezko etorkizunaren oinarriak ari dira finkatzen, atzerabiderik izango ez duen gizarte zuzenago eta seguruago bat erdiesteko oinarriak. 

Urriaren 10ean, “Encuentros restaurativos en terrorismo” izenburuko hitzaldiaren barruan, Txema Urkijo eta Xabier Etxeberriaren esku-hartzeaz gain,“Los ojos del otro” (Sal Terrae) liburua aurkeztuko dute egileek eurek: bideratzaile, biktima eta biktima eragileek. Saioan parte-hartzaile hauek izango dira: Eduardo Santos, Esther Pascual, Maixabel Lasa, Luis Carrasco eta Alberto Olalde.

Toki kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.

Informazio gehiago: 944 139 020

Utzi erantzuna