Agenda
Etiketak: Deusto Forum Bizkaia
Antonio López margolariaren hitzaldi-solasaldia DeustoForumen eta Aisiazko Ikaskuntzetan
Interesgarriak
- Data: 23 apirila, 2012
- Tokia: La Comercialeko Entzungela
Antonio López margolariak bere lanari eta sorkuntza prozesuari buruzko hitzaldi-solasaldi batean parte hartuko du, apirilaren 23an. Inolako zalantzarik gabe, espainiar artista garaikideen artean onespenik handienetarikoa duena da. Arteen arloko Asturiasko Printzea saridun eta San Fernando Errege Akademiako kide honi atzera begirako erakusketa bat eskaini dio duela gutxi Bilboko Arte Ederren Museoak, eta ikusleen aldetik arrakasta handia izan du. 19:30ean, La Comercialeko Entzungelan izango den ekitaldia DeustoForumen hitzaldien eta Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak Arteak gozatu programaren barruan sortzaile garaikideei eskainitako topaketa zikloaren barrukoa da. Ziklo horretatik igaro dira Joaquín Achúcarro piano-jotzailea, Jesús Mari Lazkano margolaria edo Luis de Pablo konpositorea, eta programako ikasleekin euren bizipenak eta sormen prozesua partekatu ahal izan dituzte.
Utzi ezazu zure iruzkina