Hemen zaude

Agenda

BizkaiTransfer Kultura

Interesgarriak

  • Data: 2014ko otsaila 13
  • Tokia: 8. solairuko 6 gelan. CRAI Liburutegian

BizkaiTransfer lan-saioak Unibertsitateak sortutako jakintzaren ingurua n eta DUk bere inguruarekiko konpromisoan sakontzearen inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak duen interesaren topagune gisa sortu dira. Elkar ezagutzeko espazioak errazten dituzte, aribidean dauden foru politiken inguruan eta unibertsitateak lehenetsitako ikerrildo eta transferentzien inguruan.
Helburua hauxe da: definitutako intereseko arloen inguruan garatzen ari diren planteamenduak  bateratzea eta aberastea, bai ekintzatik, bai ikerketatik. Hausnarketa bateratua egiteko modua ematen dute, Bizkaiko lurralde historikoak aurre egin beharreko erronka nagusienen inguruan.

Lehenengo deialdi honetan, saio bat planteatu da. Bertan hartuko dute parte , batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura  Saileko  arduradun  politiko eta  teknikariek;  eta,  b estetik,  Deustuko Unibertsitateko unitateetako arduradun eta adituek, Aldundiko Sail horretako intereseko arloei lotutakoek.

  • Foru Sailaren funtsezko lan-ildoak aurkeztea, baita zer erronka eta beharrizani egin behar dieten aurre ere, eta DUrekiko lankidetzaren helburu zeintzuk izan daitezkeen.
  • Unibertsitateko ikerketa eta transferentziako ildo nagusiak: aurkezpena. Aparteko arreta eskainiko zaie saileko interes-arloekin lotutako arlo, talde eta proiektuei.
  • Erronka  eta  beharrizanei  buruz  batera  hausnartzea,  baita  aurkeztutako  ikerrildo  eta ikerrarloei buruz ere.
  • Bi erakundeen interesekoak izan daitezkeen ekintza eta ikerketa proiektuak identifikatzea.
  •  Bizkaiko Foru Aldundiko arduradun politiko eta teknikarien eta DUko arduradun eta adituen arteko  harremana  erraztea,  BizkaiLab  baterako  ekimenaren  ekintza  eta  proiektuetan aurrera egiteko.

Jardunaldiaren egitaraua

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*