Agenda
Jarduera fisikoa eta osasuna Bizkaian.
Interesgarriak
- Data: 17 abendua, 2015
- Tokia: Deustuko Unibertsitateko Auditorioan.
Bizkaian egiten diren jarduera fisiko eta osasun estrategiak koordinatu eta aztertuko duen jardunaldia ospatuko dugu, Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatearen ezaguera transferentzia eta ikerkuntzarako BizkaiLab lankidetza eremuan.
Jardunaldi hau jarduera fisikoa eta osasunarekin erlazionatuta dauden ekintzen sustapenean, garapenean eta inplementazioan ardura duten pertsonei zuzenduta dago. Zehazki, osasun-langileei, osasun eta kirol udal-arduradunei, gizarte-erakundeei –kiroletakoa, adineko pertsonena, gazteena, emakumeena, etab.–.
Jarduera fisikoa osasun oneko tresna gisa sustatzen dute botere politikoek eta gizarte-eragileek urte batzuk daramate helburu osasungarriak sustatzeko ahaleginak garatzen biztanleen artean.
Euskal administrazio publiko desberdinak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta udalerriak, baina gizarte-erakundeak ere, jarduera fisikoa osasun oneko tresna gisa sustatzen duten arduradunak dira.
Jardunaldi honetan, lan arlo honen gogoetarako eta ezagutzarako elkargune bat eskaini nahi dugu. Era berean ezagutu nahi ditugu praktika on bezala hartzen diren inguruneak, estrategiak, programak eta esperientziak; eta praktika on hauek jarduera fisikoa eta osasunaren inguruan lan egiten eta sinergiak sortzen ditugun eragile desberdinentzako ezagutu beharreko gaia izan behar dira.
Ezagutzak eta partekatutako esperientziak sortutako berrikuntza partekatzeko, ikasteko, hausnartzeko eta sustatzeko garia da, eta seguruenik hau interesgarria izango dela pertsona bakoitzaren garapenerako, hauen eginkizunak kontuan izanda.
Jardunaldi hau biztanleria orokorrarentzako bideratuta dagoen euskal osasun, jarduera fisikoa, eta kirol ekosistema ezagutarazteko prestatu dugu. Baina baita haurtzarorako, gazteriarentzako, eta zahartzaro aktiboaren sustapenerako ere.
Ezagutu nahi ditugu eragileak eta haien ardura sare estrategikoan, baita konpetentzia, arautegi eta estrategia sektorialak ere. Zehaztu nahi ditugu partekatutako sinergiak eta partekatu daitezkeen sinergien indarra. Nabarmendu nahi dugu existitzen diren praktika onen garrantzia. Eta azkenik, dauden finantzazio-moduak identifikatu nahi ditugu.
Laburbilduz, aukera paregabea da Bizkaian sare bat eratzeko eta berrikuntza soziala sustatzeko jarduera fisikoa osasun oneko tresna gisa kontuetan.
9:00-9:15 Akreditazioa.
9:15-9:30 Agintarien agurra
Lorea Bilbao anderea, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara era Kulturako Ahalduna.
Josu Solabarrieta jauna, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Dekanoa.
Miren Dorronsoro anderea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaria.
9:30-10:00
“Encuadrando las estrategias de públicas en Bizkaia”. Aitor Urrutia, Deustuko Unibertsitatea.
“Estrategia vasca de salud”. Kepa Arrarte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.
10:00-11:00
“Estrategia para la promoción de la actividad física y la salud en la DFB”. Kepa Lizarraga, Javier Serra eta Xanti Pérez (BFA). Unitate ibiltaria. Hitzaldiak. Argitalpenak. Kirolbide-tarde programa.
“Proyecto rutas del colesterol” Patxi Galarraga (Projekta). Galderen txanda.
11:00-11:30 Kaferako etena.
11:30-13:15 Buenas prácticas colaborativas de trabajo en materia de actividad física y salud.
“Prescripción de actividad física. Pensando en ti”. Elena.Uriaetxebarria, Mila Álvarez, Chelo Sopelana , Kepa Lizarraga eta María Núñez. (Ortuella).
“Muévete por tu salud, ” eta “Disfruta los parques biosaludables”. Yosu Xabier Llano (Gordexola).
“Ondarrutarrak Kalamendira: Egunero Baietz! “ Iñaki Beitia (Ondarroa).
“Programa interinstitucional para la rehabilitación después de un ictus”. Miren Morillas eta Carlo Escribano (Galdakaoko Ospitalea eta Basauriko Udaletxea)
“Prevención de caídas en personas mayores”. Clemen Sevilla (Portugalete ).
“La receta médica deportiva”.Enrique de la Peña Varona (Sondika).
“Ermua Mugi”
Galderen txanda.
IZENA EMATEA 2015eko abenduaren 15a baino lehen (lekua bete arte).
Utzi ezazu zure iruzkina