Hemen zaude
  • Hasiera
  • Agenda
  • Mundu osoko 130 amerikanista elkartuko dira lehenengoz Deustun Ameriketako historiaz eta kulturaz hitz egiteko

Agenda

Mundu osoko 130 amerikanista elkartuko dira lehenengoz Deustun Ameriketako historiaz eta kulturaz hitz egiteko

Interesgarriak

  • Hasiera data: 12 iraila, 2012
  • Bukaera data: 15 iraila, 2012
  • Tokia: Paraninfo

Iberiar penintsulako, Europako eta Latinoamerikako 130 amerikanista baino gehiago elkartuko dira lehenengoz Bilbon, Ameriketako Historian espezialista direnak, Amerikanisten Espainiar Elkartearen Nazioarteko XV. Biltzarrean. Topaketa irailaren 12tik 15era izango da Deustuko Unibertsitatean eta aukera zientifiko paregabea izango da Biltzarraren gai nagusiaren inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko: Amerika memorian: oroipenak eta birtopaketak.

 

Biltzarra AEAren 30. urteurrenean izango da, Atlantikoko bi ertzetako 340 amerikanista baino gehiago biltzen dituen erakundearenean. Ospakizun hori beste batzuei gehitu behar zaie: Gorteen eta 1812ko Cadizeko Konstituzioaren bigarren mendeurrenari, Ameriketako herrialdeen independentziei eta Pazifikoa aurkitu eta esploratu izanaren V. Mendeurrenari. Era berean, bizkaitarrek Amerikarekin duten lotura historiko ohikoak (XVI.-XX mendeak) aberastu egingo ditu ikerketak, konparazioaren ikuspegitik (bizkaitarren rola Amerikar Historian eta migrazioa eta bere ondorioak).

Foro zientifikoaren asmoa da gai desberdinetako ikerketen emaitzak bateratzea partekatzeko eta azterketa, esparru teoriko, eredu eta eragile sozialen estrategiak eztabaidatzeko, baita Amerikar Historia eta Kulturari aplikatutako metodologiak aplikatzeko ere. Ildo horretatik, lan-saioak lan-mahaien inguruan daude antolatuta. Jorratuko diren gaiak hauexek dira: Amerikako herrialdeen independentzia; Pazifikoa aurkitzea: nabigazioa eta merkataritza; Amerikanismoaren eta historiografiaren oraina eta etorkizuna; Europa eta Amerikaren arteko harremanak eta ekintzak; Kultura trukeak Atlantikoan zehar; Boterea, ekonomia eta Amerikako Historiaren errepresentazioa; Amerikak egin: migrazio fluxuak, elkarteak eta espainiarren lidergo etnikoa Ameriketan, XIX. eta XX. mendeetan; edo Diskurtsoa eta praktika: gizarte eta politika loturak XVII. mendeko hispaniar Amerikan.

Biltzarrean zehar, irailaren 13an, México y España: La mirada compartida, Antonio García Pérezen liburuaren aurkezpena izango da, Iberdrolak babestuta

Argibide gehiago: http://www.congresoamericanistas.deusto.es

Utzi erantzuna