Estás en:
  • Inicio
  • Noticias
  • “Zailtasunak partekatzeko gune bat eta horiek gainditzeko tresnak eskaintzen dizkiegu familiei”

Noticias

Etiquetas:

“Zailtasunak partekatzeko gune bat eta horiek gainditzeko tresnak eskaintzen dizkiegu familiei”

22 octubre, 2013

Leire Iriarte Elejalde > psikologoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea

UK aldizkaria

Esku-hartze sozio-komunitarioko programa garatuko da Erandion arazoak dituzten familiei eta nerabeei laguntzeko. Bizkume programaren parte da eta Erandioko Udalak, BizkaiLabek (Bizkaiko Aldundia eta Deustuko Unibertsitatea) eta DeustoPsychek antolatu dute.

—Azalduko diguzu zertan datzan Bizkume proiektua?
—BizkaiLabek garatzen du. Bizkaiko Aldundiak ikerlan batzuk bultzatu ditu jendartean eta ekonomian garrantzitsuak deritzen alorretan; unibertsitateko hainbat talde dago lerro desberdinetan lanean. Gure taldea deitzen da Esku-hartzea, bizikalitatea eta inklusio soziala, eta Bizkume proiektua zuzentzen du. Lerro bitan banatzen da: batetik, ikastetxeetan eta hezkuntza arloan garatzen den arloa dago eta Rosa Santibañez proiektuko ikertzaile nagusiak gidatzen du; bestetik, laguntza psikologiko zerbitzua eskaintzen diegu arrisku egoeran dauden familiei. Azken lerro hori garatzeko hainbat herriren egoera aztertu ostean, Erandion egitea erabaki genuen: izan ere, herriaren ezaugarri sozio-demografikoak proiekturako egokiak direla uste dugu.
—Programa nori zuzentzen zaio?
—Esku-hartze programa da Bizkume eta krisiren bat bizi duten familiei zuzenduta dago: nerabezaroa dela, familia barruko
liskarrak direla, droga-kontsumoa dela, e.a. Familia horiei gune bat eskaintzen diegu elkarren artean, taldean, zailtasun horiek partekatu ahal izateko; gainera, krisi-etapa horiek gainditzeko tresnak eta trebetasunak ere eskaintzen dizkiegu. Talde bitan banatzen ditugu, gurasoak alde batetik eta nerabeak bestetik; izan ere, batzuetan, nerabeei zail zaie gai jakin batzuei buruz berba egitea gurasoen aurrean. Gainera, batzuetan, bai batzuek, bai besteek gai desberdinak jorratu behar dituzte. Beste batzuetan, aldiz, gaiak elkarregaz lotuta daude eta saio batzuetan taldeak batzeko aukera dago.
—Erandion lehenengoz garatuko duzue programa hau?
—Familiaren esparruan bai, baina, adibidez, Bultzatzen programa ere egiten dugu: nerabeakaz eta eskolakaz lan egiten du
programak, komunitate-esparruan.

Deja un comentario

Compártelo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*