Estás en::

Nuevos hablantes en euskera

Ikerketa proiektu honetan (2011-2015) euskal hiztun berrien, bizipenak eta identitatea izango ditugu aztergai. Talde honen deskribapena funtsezkoa da eleaniztasunaren jabekuntza prozesuak hobeto ulertzeko, eta hizkuntzaren eguneroko erabilerari begira eta pertsona horiek euskal komunitatean barneratzeari begira zein hiztun legitimotzat hartua izateko funtsezkoak diren eragile mesedegarriak eta oztopatzaileak identifikatzeko. Gaur egun, euskaldunen kopurua familiaren bidez ikasi ez dutenei esker nabarmen igo da, baina orain arte talde hori ez da modu sistematikoan ikertu. Definizio orokor hori erabiliz, euskara familia bidez ikasi ez dutenak profil askotarikoak dira, heldutan ikasitakoen profil klasikotik, murgiltze ereduetako euskaldunen profiletara. Duda barik, azken profil horretako talde hau guztiz estrategikoa da eta bere ezaugarriak eta jarrerak ezagutzea funtsezkoa da euskararen garapen eta bilakaerarako. Hiztun berrien taldeak euskaldun zaharrekiko desberdintasun nabariak ditu hainbat arlotan. Esaterako, euskarari atxikitako balioetan, euskararekin duten sentipenezko harremanean, haien identitatearen eraikuntzan, haien burua hiztun legitimotzat jotzerakoan, erabiltzen duten euskararen aldaeran (batua ala euskalkia) eta aldaera baten ala bestearen erabilerak haien autokontzeptuan duen eraginean, euskararen erabileran (nola, noiz eta zenbat erabiltzen duten), belaunaldi berriekiko transmisio-moduetan, e.a. Hori dela eta, hiztun berriak talde gisa aztertzeak berebiziko garrantzia du. Bestalde, hiztun berri kontzeptu tradizionalak hausnarketa sakon baten beharrizana duela baieztatu daiteke, profil ezberdinak sortu dira eta. Izan ere, azken hamarkadetan hezkuntza sistemak euskaldundu dituen ikasleak ez datoz bat hiztun berriaren definizio tradizionalarekin -euskara bigarren hizkuntza gisa jaso duen hiztuna-, baina, era berean, desberdintasun nabarmenak medio, ezin daiteke tradizioz hiztun natibo moduan definitutakoekin ere parekatu. Hiztun natiboaren berkontzeptualizazioa gaurkotasun handiko eztabaida gaia da nazioarteko mailan. Ikerketa honen bidez nazioarteko hiztun natibo/hiztun berriari buruzko eztabaidari gure ekarpena egin nahi diogu. Proiektuak bi ikerketa osagarri hartzen ditu beregain. Lehenengoan, metodologia kualitatiboa erabiliz, ikergai dugun taldearen jarreren azterketa eta hiztun berri profil desberdinen identifikazioa burutuko da, haien diskurtsoak eta biografia linguistikoak aztertuz. Horretarako, 12 eztabaida talde (focus group), 10 euskal hiztun berriek osatutakoak eta 2 euskaldunzaharrek osatutakoak, eta 9 elkarrizketa erdi-bideratuak (semi-estructured interviews) burutu dira. Datuen analisirako diskurtsoaren azterketa eta edukiaren azterketa (Content Analysis) metodoak erabili dira. Datuen kodifikazio, kudeaketa eta emaitzen adierazpen grafikorako Nvivo 9 softwarea erabili da. Bigarren ikerketan, metodologia kuantitatiboa (berariaz ikerketa kualitatiboko emaitzetan oinarrituta diseinatuko den inkesta itxia) erabiliz, ikerketa kualitatiboan euskaldun berriek hizpide izan dituzten gai interesgarrien maiztasuna neurtuko da. Ikerketa esparrua: EAE.

Otras acciones de Kalea eta sarea

Deja un comentario | Un comentario

Compártelo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*